Info
Gasteizko gaztetxea ere askotan azalduko da web orri honetan. Saio ugari egin ditugu bertan eta beti azpimarratu beharra dugu, antolatzaileen aldetik jaso degun tratu ona (gaztetxe eta aritu garen areto xume gehienetan bezala).
Dauzkagun argazkien arabera bi saio desberdin aipatu behar ditugu gaztetxean eta biak Daddy Jeff gabe. Arraroa zen ze normalean bera zen Selektah-ren sound systemaren saio gehienetan zegoen abeslaria.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Gasteizgaz-wankaMolte.jpg)
Selektah-ko Molte Mc eta Wanka. Gasteizko gaztetxeko pegaten mural aurrean.

Gasteizko gaztetxea topera.
SELEKTAH SOUND SYSTEM ETA ABELARI GAZTEAK
Selektah-ren sound systema Gasteizko gaztetxera eraman genuen lehen aldian, bertako abeslari gazteak aritu ziren gurekin.

Saio honetaz ez dut oroitzapen askorik. Ea norbaitek laguntzen digun...

Wankak letrak gozatzen eta Zigor DZ atzean baseak jaurtiaz.

Zigor DZ eta Aritz Sound System. Eskuz esku.
SELEKTAH SOUND SYSTEMA ETA BERTSOLARIAK
Oraingoan saio berezia izan zen. Selektah Kolektiboko partaide gehienak egon ginen (Daddy Jeffek ezin zuen oraingoan ere). Musika aukeraketan Zigor DZ eta Aritz Sound System eta ahotsetan Molte Mc eta Wanka (beste lagun bata ere aritu zen baina ez dut bere izena gogoan, barkamenak). Ibarrako Josu lagun izan genuen eszenatokian, perkusioekin duen trebezia erakutsiz. Aupa Josu!
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Gasteizgaz-Selektahss.jpg)
Ezkerretik: Gurekin etorritako abeslari/breaker gaztea (barkatu izena ez gogoratzea), Aritz, Wanka eta Molte Mc mikroetan eta eskubiko txokoan Josu perkusioetan.

Molte Mc eta Wanka, mikroekin astintzen...
Gure saioaren aurretik, hainbat bertsolarik osatutako humorezko emanaldiaz gozatu ahal izan genuen. Dena den ez pentsa bertsound systema egin genuenik. Oraingoan bertsolariek euren aldetik zeukaten showa prestatuta.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Gasteizgaz-bertsolariak02.jpg)
Bitxia izan zen eta jendearen irrifarrea ateratzeko gaitasuna izan zuten, nola ez. Ez dut gogoan gure erritmoen gainean abestera ausartu ote ziren :-)
Eskerrik asko antolatzaile eta Gaztetxeko jende eder guztiari.


